Optikaren historia


Optika antzinako egiptoar eta mesopotamiarren lenteen garapenarekin hasi zen. Ondoren, antzinako greziar filosofoek argiari eta ikusmenari buruzko teoriak etorri ziren, eta baita optika geometrikoaren garapena ere, mundu greko-erromatarrean. Optika hitza greziar τα ὀπτικά (óptikos, ops, hau da, “ikusmena”-ren deribatua) hitzetik dator, "ikusmenaren zientzia" esan nahi duena. Optika nababarmenki erreformatua izan zen Erdi Aroko mundu Islamiarraren partetik, hala nola, optika fisiko eta fisiologikoen hastapenei dagokienez, eta baita ostera ere modu esanguratsuan Europa modernoaren hasieran, optika difraktiboak hasi zirelarik. Gaur egun, optikaren inguruko hasierako ikerketa hauek “optika klasikoa” bezala ezagutzen dira. "Optika modernoa" terminoak, berriz, gehienbat XX. mendean garatu ziren ikerketa optikoko eremuei egiten die erreferentzia, hala nola, uhin-optika eta optika kuantikoari.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search